ETXEKO INDARKERIA ETA GENERO-INDARKERIA



 

Etxeko indarkeria eta genero-indarkeria ez dira gauza bera. Familian, ezkontzan edo bikotean indarkeria izan arren, indarkeria nork gauzatzen duen eta norengan gauzatzen duen kontuan hartuta, bereizi egin behar da. 

 

Etxeko indarkeria, indarkeria fisikoa edo psikikoa izan daiteke, eta haren ezkontidea edo ezkontidea izan denaren edo harekin antzeko afektibitate-harreman baten bidez lotuta dagoen edo egon den pertsonaren aurka erabil daiteke, elkarrekin bizi ez arren. Ezkontidearen edo bizikidearen ondorengoen, aurrekoen edo neba-arreben gain ere gauzatu daiteke, adopzio edo ezkontza-ahaidetasuna kontuan izan gabe. Era berean, indarkeria hori jasan dezakete berarekin bizi diren adingabeek edo babes berezia behar duten desgaituek, edo ezkontidearen edo bizikidearen ahal, tutoretza, kuradoretza, harrera edo egitezko zaintzaren mende daudenek ere bai. Eta, azkenik, bere familia-bizikidetzaren muinean integratuta dagoen beste edozein pertsonak jasan dezake, bai eta bere ahuleziagatik zentro publiko edo pribatuetan  zaintzapean dauden pertsonek ere. 

 

2004az geroztik, Espainian lege berezi bat da genero-indarkeria arautzen duena. Baina denok ezagutzen al dugu genero-indarkeria? Genero-indarkeria eremu publikoko arazotzat hartzen da, eta emakumeen aurka zuzentzen den indarkeria da, emakume izateagatik, erasotzaileek gutxieneko askatasun, errespetu eta erabakitze eskubiderik gabekotzat jotzen dituztelako. 

 

Genero-indarkeria emakumeen aurka gauzatzen dute haien ezkontide direnek edo izan direnek, edo haiekin antzeko afektibitate-harremanen bidez lotuta daudenek edo egon direnek, elkarrekin bizi ez arren. Gizonek emakumeekiko duten diskriminazioaren, desberdintasun egoeraren eta botere harremanen adierazpen gisa gauzatzen da. 

 

Bi indarkeria-mota horien biktimen kopuruak gora egin du 2019an, genero-indarkeriaren biktimek % 2,0 egin dute gora, eta etxeko indarkeriaren biktimek, berriz, % 3,6. 

 

Covid-19a dela eta azken hilabeteetako konfinamenduaren ondorioz, martxoaren 14an Espainian alarma egoera dekretatu zenetik, etxeko indarkeriaren eta genero-indarkeriaren biktima askok etxean egon behar izan dute konfinatuta, euren erasotzaileekin.   

 

Hain murriztaileak diren neurriak medio, indarkeria-mota horiei buruzko datu instituzionalak aldatu egin dira. Adibidez, salaketen kopuruak behera egin badu ere, gora egin du telefono bidezko laguntza eta laguntza birtualaren eskaerak. Beraz, ondoriozta daiteke indarkeria-mota hori jasan dutenek euste-ariketa bat egin behar izan dutela. 

 

Ez da ahaztu behar askatasunerako eskubidea eta berdintasunerako eskubidea guztion eskubideak direla; beraz, defenda zaitez!