KOMUNITATEAK. ETXEBIZITZA LOKALEAN BIHURTZEA

Beheko solairua merkataritza-lokal bihur daiteke, baldin eta komunitatearen tituluak edo estatutuek debekatzen ez badute eta eraikinaren irudian eta segurtasunean eraginik ez badu.

 

Jabeentzako baimena malgutasunez baloratu behar da, eta haztatu merkataritza-lokaletan egokitze-lanak egiteko eskubidea, baldin eta komunitatea osatzen duen tituluak etxebizitzak edo lokalak baimenik gabe taldekatu, gehitu, zatitu eta banantzeko aukera ematen badie jabeei. Alderdi hauek baloratuko dira: obrek sortzen duten begi-inpaktua, eraikinaren edo haren egitura orokorraren segurtasuna kaltetzen edo aldatzen duen edo beste jabeen interesak kaltetzen dituen.

 

Ondorio horiek atera daitezke Auzitegi Gorenaren epai berri baten azterketatik. Etxebizitza baten jabearen eta komunitateko bizilagun batzuen arteko auzian, jabekide batek bere etxebizitza taberna bihurtu zueneko ebatzia aztertuz aterako ditugu ondorio hauek.

 

Komunitateko jabekidearen iritziz, obrek, eraikinaren fatxada aldatu zuten, lurreraino bi leiho zabaldu baitzituzten lokalera sartzeko ate bihurtzeko. Eratze-tituluan ezartzen zuenaren kontrakotzat hartu zuen aldaketa egitea, gainerako jabeek aho batez onartu gabe egin baitzuen eta epaitegiei eskatu zioten etxebizitza lehengo egoerara itzultzeko.

 

Auziaren berri izan zuen epaileak ez zituen auzi-jartzailearen nahiak aintzat hartu, eta demandatutako jabeen pisua tabernan bilakatzeko eskubidea aitortu zuen, ez baitago debekaturik ez estatutuetan ezta eraketa-tituluan ere. Gainera, eraldaketak egiturari eta segurtasunari arriskuan ez jartzeaz gain, gainerako jabekideei eragiten ez ziela ebatsi zuen epaileak. Hala ere, auzi-jartzaileak, epai honekin bat ez zetorren arren, errekurtsoa (apelaziokoa) jarri zuen Probintzia Auzitegian, eta horrek arrazoia eman zion eta lokala lehengo egoerara itzultzeko agindu zuen, obrak eraikinaren kanpoaldeko konfigurazioa erabat aldatzea zekarrelakoan.

 

Hala ere, auzia ez zen hor amaitu, taberna bihurtutako etxebizitzaren jabeek Auzitegi Gorenaren aurrean errekurtsoa jartzea erabaki baitzuten. Izan ere, Auzitegi Gorenak arrazoia eman zien eta errekurtsoan adierazi zuenez bere garaian solairuko leihoak ziren leihoetan egindako ateak beharrezkoak zirela lokaren ustiapenerako, jendearen sarbidea ahalbidetzen baitzuten.